Gaur egungo gizartean, gurasoek etxetik kanpo ordu asko ematen dituzte lanean eta ez daukate beraien seme-alabekin egoteko asti handirik. Beraz, gaztetxoen heziketa eskola eta ikastetxeen ardura bilakatu da. Orain, irakasle bat ezin daiteke formakuntza akademikoa garatzera mugatu, pertsonaren garapen integrala bultzatu beharko du.
Horretarako, kontuan hartzekoa da haurrek askotan imitazioz ikasten dutela. Honen froga, bortizkeriaren kontrako kanpaina honen iragarkia:
Besteengan ikustea gustatuko litzaiguken jarrera, lehenengo guk izan ditzagun. Ondoren, gainontzekoek ikusten gaituztenean, berdina egiten badute, elkarbizitza hobetuko dugu.
2010-11-19
2010-11-18
Mens sana incorpore sano
Blogari "txispa" apur bat emateko, telebistako "Redes"-eko azkeneko programren linka utziko dut.
Jarduera fisikoak gure gorputzetan duen eragin onuragarria, gizartean onarturiko gauza da. Baina gaur egungo zientzilariak, apur bat haratago doaz. Jarduera fisikoak burmuinaren ikaskuntza eta memoria estimulatzen duela diote.
Hona hemen, beste pisuzko arrazoi bat Heziketa Fisikoaren garrantzia azpimarratzen duena.
AURKEZPENA
Kaixo danori! Blog berri honetan Heziketa Fisikoaren, eta orokorrean, Hezkuntzaren inguruko gai ezberdinak jorratuko dira. Nire esperientzia abiapuntu izanda, gaur egungo Hezkuntzaren egoeraren inguruan hitz egitea eta eztabaidatzea gustatuko litzaidake.
Blog hau guztiontzako leku irekia izango da, edozein ikasle, irakasle eta gurasok parte hartu ahal duelarik. Espero dut blog honetan aurkituko duzuen informazioa erabilgarria suertatzea eta erreflexiorako jarrera sustatzea.
Blog hau guztiontzako leku irekia izango da, edozein ikasle, irakasle eta gurasok parte hartu ahal duelarik. Espero dut blog honetan aurkituko duzuen informazioa erabilgarria suertatzea eta erreflexiorako jarrera sustatzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)