Gaur egungo gizartean, gurasoek etxetik kanpo ordu asko ematen dituzte lanean eta ez daukate beraien seme-alabekin egoteko asti handirik. Beraz, gaztetxoen heziketa eskola eta ikastetxeen ardura bilakatu da. Orain, irakasle bat ezin daiteke formakuntza akademikoa garatzera mugatu, pertsonaren garapen integrala bultzatu beharko du.
Horretarako, kontuan hartzekoa da haurrek askotan imitazioz ikasten dutela. Honen froga, bortizkeriaren kontrako kanpaina honen iragarkia:
Besteengan ikustea gustatuko litzaiguken jarrera, lehenengo guk izan ditzagun. Ondoren, gainontzekoek ikusten gaituztenean, berdina egiten badute, elkarbizitza hobetuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario