Denboralizazioa:
“Zirkus” 2 orduko 12 saiotan aurrera eramateko pentsatuta dagoen proiektua da eta bere baitan dantza, gorputz adierazpena eta malabareak lantzen dira. Hau ebaluatzeko hiru zeregin eta produktu final bat proposatu dugu:
- Zeregina 1: Akrosporteko 5 figura sortu argazkiak atera eta moodle-era igo.
- Zeregina 2: Dantza bat ikasi eta grabatu moodle-era igotzeko.
- Zeregina 3: Malabareak egiteko prozesuarekin power point bat sortu eta moodle-era igo klase-kideak nola egiten den ikasi dezaten.
- Produktu Finala: Ikuskizuna antzeztu, grabatu eta moodle-era igo.
Aipatu bezala proiektu honek hiru hilabete hartuko zituen eta saioen banaketa hurrengoa izango litzateke:
- Saioa: Aurkezpena:
Saio honetan bideo bat erabiliko dugu ikasleak zirkoaren munduan murgildu daitezen. Hitzaldi baten bitartez bideoa osatuko dugu eta bukatzeko Sorensen-en puzzle teknikaren bitartez ikasleek zirkuarekin zerikusia duten testu batzuk landu beharko dituzte.
- Saioa: Akrosport:
Saio honetan ikasleek irakasleak proposaturiko akrosport figurak praktikatu beharko dituzte. Irakasleak figura batzuk erakutsi eta ikasleek hauek burutu beharko dituzte.
- Saioa: Akrosport:
Saio honetan eta azkeneko saioaren esperientzia erabiliz ikasleek figura berriak sortu beharko dituzte. Behin figura ezberdinak lortuta hauen argazkia atera behar dute moodle-era igotzeko (ZEREGINA 1).
- Saioa: Dantza:
Saio honetan ikasleek lau dantza ezberdin ikasiko dituzte: Euskal Herriko bat, dantza moderno bat, Munduko dantza bat eta dantza urbano bat.
- Saioa: Dantza:
Saio honetan ikasleak taldeka jarrita azkeneko saioan landutako dantza bat aukeratu eta grabatu beharko dute moodle-era igotzeko (ZEREGINA 2).
- Saioa: Maskarak eta itzalak:
Saio honetan irakaslea maskara neutro eta itzal txinatarren hainbat bideo erabiliko ditu adibide bezala eta gero ikasleek praktikatuko dute bi modalitate hauetan.
- Saioa: Malabareak:
Saio honetan lau txoko sortuko dira eta bakoitzean objektu bat egiteko prozedura azaltzen duen bideo edo azalpen bat jarriko da. Taldeka banatuta ikasleek materiala sortu eta nola sortu duten azaltzeko gai izan behar dira. Prozedura azaltzeko argazkiak atera beharko dituzte materiala egiten doazen heinean eta hauekin “power point” bat sortu beharko dute moodle-eraigotzeko (ZEREGINA 3).
- Saioa: Malabareak:
Ikasle guztiak malabare guztiak frogatu ahal izateko lau txoko sortuko dira eta bakoitzean material bat utziko da. Ikasle guztiak txoko guztietatik pasatuko dira ikuskizunerako bat aukeratzeko.
- Saioa: Ikuskizuna Prestatu:
Saio honetan eta hurrengotan ikasleek aurreko saioetan ikusitako gorputz adierazpeneko atal bat eta malabareak egiteko tresna bat aukeratu eta honekin praktikatu beharko dute bukaeran ikuskizunean aurrera eramateko.
- Saioa: Ikuskizuna Prestatu:
- Saioa: Ikuskizuna Prestatu:
- Saioa: Ikuskizuna:
Saio honetan ikasleek prestaturiko ikuskizuna antzeztuko dute. (PRODUKTU FINALA).
Ez dakit hau klasea baino lehen ikusiko duzuen baino hemen jarri dut zuen e-mailak ez ditudalako. Ikusten baduzue bidali E-mial bat david.dlatorre@gmail.com-era esanez zer pentsatzen duzuen moodleera igotzeko. Behar bada hemendik kendu behar dugu leku asko hartzen duelako.
ResponderEliminarOso ondo dago! Igo hori moodle-era eta listo! ta blogaren lekuarengatik ez arduratu kentzeko denbora beti dago!
ResponderEliminar