2011-02-03

Zirkoaren historia

Hona hemen bi esteka non zirkuaren historiaz hitz egiten den. Oso erabligarriak izango zaizkigu "ZIRKUS" proiektuko lehenengo klasean ikasleek gaiaren inguruan informazio gehiago jaso dezaten. Testu hauekin eta gehiagorekin puzzlearen teknika erabiliz landuko litzateke.

Zirkoaren garapena eta Zirko garaikidea

Zirkoaren historia

2011-02-02

Zirkoa eta prestakuntza fisikoa

Cirque du Soleil eta Reebok etxea indarrak batu dituzte gorputza sasoian mantentzeko bi programa sortuz

Programas de acondicionamiento físico

"Jukari fit to fly"




Jukari fit to flex

2011-02-01

Gorputz Adierazpena Maskarekin

Gorputz Adierazpeneko UDa

Maskarak, esperientziak eta irakaskuntza estrategiak

Itzal Txinatarrak

Itzalak eskuekin


ZIRKOA GORPUTZ HEZKUNTZAN

Dagoeneko saiakera batzuk aurrera eraman dira Gorputz Hezkuntzan, zirkoak batzen dituen edukiak jorratuz

Los Juegos Circenses como recurso pedagógico

Circo y Educación Física: otra forma de aprender

Malabareak

Malabareak lantzeko proposamena

Pilotak egiteko prozedura


Makil Txinatarrak


Diaboloa


Pilotak


Kariokak

Akrosport

Zirkus proiektuaren barruan Gorputz Adierazpena daukagu. Hori lantzeko akrosporta erabiliko dugu, beste eduki batzuen artean.

Akrosporta lantzeko proposamena



Denboralizazioa


Denboralizazioa:

“Zirkus” 2 orduko 12 saiotan aurrera eramateko pentsatuta dagoen proiektua da eta bere baitan dantza, gorputz adierazpena eta malabareak lantzen dira. Hau ebaluatzeko hiru zeregin eta produktu final bat proposatu dugu:

-          Zeregina 1: Akrosporteko 5 figura sortu argazkiak atera eta moodle-era igo.

-          Zeregina 2: Dantza bat ikasi eta grabatu moodle-era igotzeko.

-          Zeregina 3: Malabareak egiteko prozesuarekin power point bat sortu eta moodle-era igo klase-kideak nola egiten den ikasi dezaten.

-          Produktu Finala: Ikuskizuna antzeztu, grabatu eta moodle-era igo.

Aipatu bezala proiektu honek hiru hilabete hartuko zituen eta saioen banaketa hurrengoa izango litzateke:

  1. Saioa: Aurkezpena:
Saio honetan bideo bat erabiliko dugu ikasleak zirkoaren munduan murgildu daitezen. Hitzaldi baten bitartez bideoa osatuko dugu eta bukatzeko Sorensen-en puzzle teknikaren bitartez ikasleek zirkuarekin zerikusia duten testu batzuk landu beharko dituzte.

  1. Saioa: Akrosport:
Saio honetan ikasleek irakasleak proposaturiko akrosport figurak praktikatu beharko dituzte. Irakasleak figura batzuk erakutsi eta ikasleek hauek burutu beharko dituzte.

  1. Saioa: Akrosport:
Saio honetan eta azkeneko saioaren esperientzia erabiliz ikasleek figura berriak sortu beharko dituzte. Behin figura ezberdinak lortuta hauen argazkia atera behar dute moodle-era igotzeko (ZEREGINA 1).

  1. Saioa: Dantza:
Saio honetan ikasleek lau dantza ezberdin ikasiko dituzte: Euskal Herriko bat, dantza moderno bat, Munduko dantza bat eta dantza urbano bat.

  1. Saioa: Dantza:
Saio honetan ikasleak taldeka jarrita azkeneko saioan landutako dantza bat aukeratu eta grabatu beharko dute moodle-era igotzeko (ZEREGINA 2).

  1. Saioa: Maskarak eta itzalak:
Saio honetan irakaslea maskara neutro eta itzal txinatarren hainbat bideo erabiliko ditu adibide bezala eta gero ikasleek praktikatuko dute bi modalitate hauetan.

  1. Saioa: Malabareak:
Saio honetan lau txoko sortuko dira eta bakoitzean objektu bat egiteko prozedura azaltzen duen bideo edo azalpen bat jarriko da. Taldeka banatuta ikasleek materiala sortu eta nola sortu duten azaltzeko gai izan behar dira. Prozedura azaltzeko argazkiak atera beharko dituzte materiala egiten doazen heinean eta hauekin “power point” bat sortu beharko dute moodle-eraigotzeko (ZEREGINA 3).

  1. Saioa: Malabareak:
Ikasle guztiak malabare guztiak frogatu ahal izateko lau txoko sortuko dira eta bakoitzean material bat utziko da. Ikasle guztiak txoko guztietatik pasatuko dira ikuskizunerako bat aukeratzeko.

  1. Saioa: Ikuskizuna Prestatu:
Saio honetan eta hurrengotan ikasleek aurreko saioetan ikusitako gorputz adierazpeneko atal bat eta malabareak egiteko tresna bat aukeratu eta honekin praktikatu beharko dute bukaeran ikuskizunean aurrera eramateko. 

  1. Saioa: Ikuskizuna Prestatu:

  1. Saioa: Ikuskizuna Prestatu:

  1. Saioa: Ikuskizuna:
Saio honetan ikasleek prestaturiko ikuskizuna antzeztuko dute. (PRODUKTU FINALA).

2011-01-25

"ZIRKUS" Proiekturako Baliabideak

Gorputz Hezkuntzako Erreferente Didaktikoak Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, irakasgairako sortuko dugun proiekturako aurkitzen ditugun baliabideen sarrera ezberdinak igotzen joango gara. Proiektuaren izenburuak argi uzten du, zeri buruz joango den asuntoa, baina ea linkak ikusiz zerbait gehiago bururatzen bazaizue! Horrela ez bada, ez arduratu hurrengo egunetan proiektu honen inguruko zehaztapen gehiago ematen joango gara.





2011-01-20

Irakasleen Formakuntza Masterra

Momentu hauetan Irakasleen Formakuntzako Masterra burutzen ari naiz, hori dela eta blog honek eskaintzen didan espazioa, bertan aurrera eramaten ditugun proiektuen berri emateko erabiliko dut. 

2010-11-19

Ereduen garrantzia

Gaur egungo gizartean, gurasoek etxetik kanpo ordu asko ematen dituzte lanean eta ez daukate beraien seme-alabekin egoteko asti handirik. Beraz, gaztetxoen heziketa eskola eta ikastetxeen ardura bilakatu da. Orain, irakasle bat ezin daiteke formakuntza akademikoa garatzera mugatu, pertsonaren garapen integrala bultzatu beharko du.

Horretarako, kontuan hartzekoa da haurrek askotan imitazioz ikasten dutela. Honen froga, bortizkeriaren kontrako kanpaina honen iragarkia:




Besteengan ikustea gustatuko litzaiguken jarrera, lehenengo guk izan ditzagun. Ondoren, gainontzekoek ikusten gaituztenean, berdina egiten badute, elkarbizitza hobetuko dugu.

2010-11-18

Mens sana incorpore sano

Blogari "txispa" apur bat emateko, telebistako "Redes"-eko azkeneko programren linka utziko dut.


Jarduera fisikoak gure gorputzetan duen eragin onuragarria, gizartean onarturiko gauza da. Baina gaur egungo zientzilariak, apur bat haratago doaz. Jarduera fisikoak burmuinaren ikaskuntza eta memoria estimulatzen duela diote.

Hona hemen, beste pisuzko arrazoi bat Heziketa Fisikoaren garrantzia azpimarratzen duena.


AURKEZPENA

Kaixo danori! Blog berri honetan Heziketa Fisikoaren, eta orokorrean, Hezkuntzaren inguruko gai ezberdinak jorratuko dira. Nire esperientzia abiapuntu izanda, gaur egungo Hezkuntzaren egoeraren inguruan hitz egitea eta eztabaidatzea gustatuko litzaidake.

Blog hau guztiontzako leku irekia izango da, edozein ikasle, irakasle eta gurasok parte hartu ahal duelarik. Espero dut blog honetan aurkituko duzuen informazioa erabilgarria suertatzea eta erreflexiorako jarrera sustatzea.